Itzurungo txapelketa: atzo hirugarren jardunaldia jokatu ondoren, gaur laugarrena jokatuko da

Baleike 2015eko abuztuaren 11

itzurungo pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo. Laugarrena gaur bertan jokatuko da, eguraldiaren iragarpenei so eginez.

Atzo jokatutako jardunaldian honako emaitzak eman ziren:

1. Astigarraga-Iribar, 22; Larrañaga-Etxaniz, 18
2. O.Etxabe (1)-Manterola, 22; Martija-Alberdi, 6
3. Tumas-Alkorta, 22; Aristi-Beristain, 13

(1) Salaberriaren ordez

Eguraldi iragarpenak datozen egunetarako euria aurreikusten ikusita, biharko jardunaldia gaur jokatzea erabaki da pilotarien adostasuna jaso ondoren. Honako hiru partidak jokatuko dira:

18:00 Astigarraga-Iribar / Tumas-Alkorta

18:40 Martija-Alberdi / Aristi-Beristain

19:20 Oliden-Agirre / Larrañaga-Etxaniz

Epaileak: Salaberria-Manterola

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide