Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie Euskal Jai Eguna aurrera ateratzen eta giroa sortu zuten herritarrei

Baleike 2015eko abuztuaren 12a

Pasatu den ostiralean Euskal Jai Eguna ospatu genuen Zumaian. Goizean goizetik eguna ondo sartu arte euskal ohiturak eta kultura sustatzeko egun ederra izan genuen. Jendeak ongi erantzun zuen, eta goizeko azokatik hasita jende ugari bildu zen Zumaiara.

Hori posible izan zedin egunean bertan herritar ugarik hartu zuten parte festa antolatzen, edota era batera edo bestera esku bat botatzen. Herritar ugari izan ziren kaleak hartu eta festa giroa sortzeko ezinbestekoak izan zirenak.

Zumaiako Udalak horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkie egindako lan eta esfortzuagatik. Eguraldia okertu bazen ere, fin segitu zuten lanean eta egun ederra borobildu genuen denon artean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide