Sute bat izan da arratsaldean San Jose kaleko etxebizitza batean

Baleike 2015eko abuztuaren 12a

San Jose kaleko 4. zenbakiko etxebizitza batean piztu da sutea, 16:30ak aldera. Zarauzko suhiltzaileak etorri dira sugarrak amatatzera. 

Udaltzain batek esanaren arabera, kalteak etxebizitzako gela batean izan dira gehienbat, "baina kea izugarria zen". Bizilagun guztiei balkoira ateratzea eskatu zaie keak kalte handiagorik egin ez zezan. Zirkuitulabur bat izan daiteke sute honen arrazoia. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide