Jaitsieran parte hartzen duten 700dik gora piraguistak denak batera ateratzen dira. Mailaren arabera, irteerako toki hobeagoan edo txarragoan kokatzen dituzte antolatzaileek. Ibaiaren xehetasunak kontutan hartuta, Itxas-Gainek material zaharrenarekin jartu du parte, ontziak hausteko arrisku handia izaten da-eta.
Eta hala gertatu zen taldeko kide batzuekin, hala nola, Mikel Casquerorekin, bere mailan bigarren zela matxura izan eta erretiratu beharra izan zuena. Munduko maratoi txapelketan izango diren Imanol Barruetabeña eta Unai Gereka jubenilak ere erretiratu egin ziren, baita beteranoetan atera zen Dani Gonzalez ere.
Irati Osak erdietsi zuen emaitza onena, jubenil mailan, bakarka, bigarrin sailkatu zen eta. 1:43:21 denbora egin zuen Iratik. Kadete mailan, Helene Carmona eta Amaia Ortiz de Zarate seigarren izan ziren bere mailan 1:30:17 denborarekin. Kadetetan baita ere, baina gizonezkoetan eta K-1ean, Felix Uranga 27.a izan zen 1:34:12 denborarekin. Kepa Etxabek eta Jule Olaizolak osatutako K-2 mixtoa 48.a izan zen bere mailan 2:01:07 denbora lortuta.
Martin Egañak eta Unai Azkunek Euskadiko taldearekin atera ziren senior mailan, nahiz eta berez jubenilak diren, eta 36. postuan heldu ziren helmugara, 1:22:52 denbora eginda.
Villaviciosan, igandean
Behin Asturiaseraino joanda, igandean Villaviciosan izan ziren El Puntal izeneko eremuan jokatu zen IX. Villaviciosako Itsadarra estropadan parte hartzen. Binaka, K-2an, jokatzen den estropada da hau.
Kadetetan, 6.000 metroko proban, Mikel Casquero eta Felix Uranga zazpigarren izan ziren bere mailan eta Amaia Ortiz de Zarate eta Helene Carmona bosgarren. Jubeniletan, 9.000 metroko distantziarekin, Unai Gereka eta Imanol Barruetabeña bigarren izan ziren eta Martin Egaña eta Unai Azkune laugarren. Taldeka hirugarren sailkatu zen Itxas-Gain