Itzurungo ligaxkako bosgarren jardunaldia jokatu zen atzo

Baleike 2015eko abuztuaren 13a

Egun hauetarako eguraldiaren iragarpenak oso onak ez direla ikusita, eta pilotarien adostasunarekin, Itzurungo pilota txapelketak aurreratu egin dira. Hala, asteartean asteazkenari zegokiona jokatu zen eta asteazkenean ostiralekoa, bosgarren jardunaldikoak.

Hiru partida jokatu ziren atzo honako emaitzekin:

1. Etxabe (1)-Manterola, 22; Larrañaga-Etxaniz, 12

2. Oliden-Agirre, 22 / Aristi-Beristain, 21

3. Astigarraga-Iribar, 22 / Urbieta (2)-Alberdi, 16

(1) Salaberriaren ordez

(2) Martijaren ordez

Astelehenean, 18:00etan, eguraldia lagun, jokatuko da seigarren jardunaldia, ligaxkako azkenaurrekoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide