'Amy' eta 'Del revés (inside out)', asteburuan, Aita Mari zinean

Baleike 2015eko abuztuaren 13a

Bi pelikula emango dira asteburu honetan Aita Mari zinean. 'Amy' dokumentala eta 'Del revés (Inside out)' marrazki bizidunen lana.

Amy Winehouse abeslariaren lanean eta bizitzan oinarritzen da 'Amy' dokumentala. Larunbatean eta igandean 22:15ean emango da eta igandean eta astelehenean 19:30ean. Hemen duzue pelikularen trailerra.

Pixarren faktoriatik ateratako azken pelikula, aldiz, larunbatean, igandean eta astelehenean emango da, hiru egunotan 17:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide