Zerbitzua erabili nahi duten zumaiarrek kiroldegian eman dezakete izena. Hileko 10 euro izango da zerbitzuaren kostua.
Zumaiako Kirol Patronatuak zerbitzu berri bat jarri nahi du abian: piraguak gordetzeko balden alokairua, hain zuzen. Zerbitzua itsas kiroldegi ondoko lokalean kokatu nahi da. Lokala egokitzeko lanak erabat amaitu gabe badaude ere, uda garaia izanda, lokal horretan piraguak gordetzeko aukera izango da dagoeneko.
Zerbitzua erabili nahi duten zumaiarrek kiroldegian eman dezakete izena. Hileko 10 euro izango da zerbitzuaren kostua.