Zumaiako Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanez osatutako erakusketa izan da azken asteotan Alondegiko Oxford aretoan. 'Eskailerak' gaiaren inguruan sortutako zuri-beltzezko argazkiak izan dira bertan. Erakusketa honek gaur itxiko ditu ateak. 18:30etik 20:30era izango da gaur zabalik.