Yereguitarren erlojua bere ohiko lekuan da berriro

Baleike 2015eko abuztuaren 14a

Benito Yereguik 1901. urtean egindako erlojua Julio Beobide ibiltokiko bere ohiko lekuan da berriro, behin zaharberritze lanak amaituta. Oraindik erabat amaitu gabe dagoen kristalezko etxola baten barruan joango da hemendik aurrera. Erlojuaren informazioa ematen duen panel txiki bat ere gehitu zaio. 

Erloju hau Artadiko elizarako sortu zuen Benito Yereguik Usurbilen XX. mende hasieran eta azken urteotan Yeregui familiak Julio Beobiden duen etxeko jardinean egon da. Bere egoeraz jabetuta, desmuntatu eta pieza guztiak banan-banan garbitu eta berriztatu dituzte. Ordua bakarrik ez, gehitu zaizkion detaile elektronikoei esker, tenperatura eta hezetasun mailak ere adierazten ditu.

Oraindik erabat amaitu gabe dagoela dio zaharberritze lanetaz arduratu den Xabier Alvarezek, baina egin zenean bezain bitxia eta erakargarria azaltzen da dagoeneko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide