Saharako haurrei harrera egingo zaie bihar

Baleike 2015eko abuztuaren 14a

Urduñako Bakeleku Udalekuan dauden Saharako haurrak Zumaian izango dira asteburu honetan. Hemen igaroko dituzten bi egunetan, larunbatean eta igandean, Darahliko gazteen familien etxeetan egingo dute lo.

Honako egitaraua izango du gazte saharar hauen egonaldiak: 

Abuztuak 15, larunbata:

12:00 – Zumaiako Udaletxean harrera eta ekitaldi politikoa

14:00 – Bazkaria elkarte batean

16:00 – Santiago hondartzan jolasak

20:00 – Familietan banaketa

Abuztuak 16, igandea:

11:00 – Zestoako Udaletxean harrera eta jolasak

14:00 – Bazkaria plazan

18:00 – Zarauzko malekoian: umeen jolasak, pailasoak, Aziza Brahim-Eñaut Elorrieta kontzertua, haima, tea...

22:00 – 'Desioak sutan Sahararentzat' ekimena Zarauzko malekoian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide