Partidak oso hasiera berdindua izan du eta Espainiak nahikoa lan izan du hasieran norvegiarren laterala eusten. Berak lortu ditu Norvegiaren lehen sei goletik bost. Defentsa sendotuta, markagailuan aurretik jarri dira eta atsedenaldira hori goleko aldearekin joan dira (12-9). Bigarren zatian norvegiarrek aldea jan eta berdinketa lortu dute (18-18). Jaime Fernandezek eta Kauldi Odriozolak azken zatian ez dute hutsik egin eta azkenean espainiarrak suertatu dira irabazle.
Kauldi izan da espainiarren aldetik goleatzaile nagusia, bost golekin. Ander Torrikok bat sartu du. Hiru zumaiarrek partidako une batzuetan batera jokatzeko aukera izan dute.
Lehen fasea amaituta, Espainiak bigarren bukatu du sailkapenean, Norvegiaren sei puntura berdinduta eta partida denak irabazi dituen Islandiaren atzetik. Sorpresa Egiptok eman du, Alemaniari 23-24 irabazi baitio. Final-zortzirenetan A taldeko hirugarrena izango dute aurkari. Partida igandean jokatuko da, 15:30ean.