Santa Klara baserri azpian hasi eta Martindarren familiak San Jose kaleko goialdean duen etxearen parean amaituko da tramankuloek bete beharreko bidea. Hiru txanda bete beharko dituzte parte-hartzaileek: lehenengoa entrenamendukoa izango da eta ondorengo biak erlojupekoak.
Goizeko 8tan goitibeheren berifikazioa egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan. Jaitsierak goizeko 9:00etan hasiko dira eta eguerdiko 12:30ean banatuko dira sariak, plazan. Amaieran oparien zozketa egingo da.
Izenak emateko edo informazioa eskuratzeko deitu edo bidali whatsappeko mezu bat honako telefonoetara: 606184179 edo 689259750. Itxaso tabernan edo Hontza sukaldeak komertzioan ere aurkituko duzue informazioa. Jaitsiera hauetan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da kasko integrala eramatea.