Harrera egiteaz gain, Darahli elkartearen eta bere partaide diren gazteen lana txalotu du alkateak. Haur bakoitzak opari bat jaso du: bost litroko olio pote bat, "haientzako urrea balio duena", Darahliko koordinatzaile Samuel Ruizen esanetan, eta ezti pote bat.
Eguraldia lagun badute, arratsaldean jolasak izango dituzte eta ondoren 19 familietan banatuko dira bi gau pasatzeko. Bihar Zestoako udaletxean egingo zaie harrera eta arratsaldean Zarautzera joango dira. Kontzertua eta ekitaldi berezia izango dute bertako malekoian.