Bi selekzioek Qatarren egin zuten topo orain hilabete batzuk. Han bezala, Serbia eraman du partida hasierako kontrola. Lehen zatia oso parekatua izan da eta espainiar selekzioaren gol bateko aldearekin amaitu da lehen zatia (8-9). Bigarrenean defentsan hobetu dute eta nagusi izan dira gaur horiz jokatu dutenak.
Hiru zumaiarrek jokatu dute gaur eta hirurak izan dira golegile: Mikel Martinezek eta Ander Torrikok bina gol sartu dituzte; Kauldi Odriozolak, berriz, bat.
Final-laurdenetan Tunisiari gailendu zaion Danimarka izango dute aurkari. Partida astelehenean jokatuko da, 17:30ean.