Oliden-Agirre bikotea da buruan ligaxka bukatzeko jardunaldi baten faltan

Baleike 2015eko abuztuaren 18a

Itzurungo pilota txapelketako ligaxka amaitzeko jardunaldi bakarra falta. Bihar, asteazkena, jokatuko da lehen faseko azken jardunaldia eta ostiralean finalaurrekoak.

Astelehen arratsaldean jokatu zen txapelketako bosgarren jardunaldia honako emaitzekin:

1. Oliden-Agirre, 22; Tumas-P. Etxabe (1), 11

2. Salaberria-Manterola, 11; Astigarraga-Iribar, 22

3. Urbieta (2)-Artetxe (3), 18; Larrañaga-Urtzi (4), 22

(1) Alkortaren ordez

(2) Martijaren ordez

(3) Alberdiren ordez

(4) Etxanizen ordez

Ligaxka amaitzeko jardunaldi baten faltan honela dago txapelketako sailkapena:

1. Oliden-Agirre: 10 puntu eta 110 tanto egindakoak partida baten faltan.

2. Salaberria-Manterola: 9 puntu eta 99 tanto egindakoak partida baten faltan.

3. Astigarraga-Iribar: 8 puntu eta 93 tanto egindakoak partida baten faltan.

4. Tumas-Alkorta: 8 puntu eta 91 tanto egindakoak partida baten faltan.

5. Aristi-Beristain: 7 puntu eta 84 tanto egindakoak partida baten faltan.

6. Larrañaga-Etxaniz: 7 puntu eta 104 tanto egindakoak partida denak jokatuta.

7. Martija-Alberdi: 5 puntu eta 52 tanto egindakoak partida baten faltan.

Bihar, asteazkena, 18:00etatik aurrera, jokatuko dira lehen faseko azken partidak:

18:00 Martija-Alberdi / Tumas-Alkorta

18:40 Astigarraga-Iribar / Aristi-Beristain

19:20 Salaberria-Manterola / Oliden-Agirre

Epaileak: Larrañaga-Etxaniz

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide