Lapurretak izan dira gaur gauean Victoriano Arrateko garajeetan

Baleike 2015eko abuztuaren 20a

Lapurrak lanean izan dira gaur gauean Victoriano Arrate eta Aitzuri kaleetako garajeetan. Bizikleta pare bat eraman dituzte lapurrek.

Lanerako bidean zen bizilagun bat ohartu da lapurretaz eta Ertzaintzari deitu dio. Hogeitik gora garajetan aritu dira bila eta, dirudienez, bizikleta pare bat besterik ez dituzte eraman. Hala ere, altxorra handiagoa izan daiteke, jabekide batzuk oraindik oporretan baitaude eta ez dakite beraien garajeetan lapurtu duten edo ez. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide