Zumaiarren lan txukuna Paseo Berriko itsas zeharkaldian

Baleike 2015eko abuztuaren 20a

Argazkia: Fortuna kirol elkartea
Zumaiako igerilariek hitzordua izan zuten Donostian pasa den larunbatean, abuztuaren 15an, 47. Paseo Berriko itsas zeharkaldian. Zumaiarrek lan txukuna egin zuten eta horien artean aipatzekoa da Ion Ulaziak lortutako 18. postua; master mailan bosgarren egin zuen.

Zurriolako hondartzatik atera eta Kontxakoan amaitu ohi da zeharkaldi hau, Paseo Berria igarota. Bigarren urtez jarraian, itsasoaren egoera kaxkarra zela eta, igeriketa saioa Kontxako badian egin zen. Bertan bete zituzten egin beharreko 3.000 metroak.
 
Beste zeharkalditan bezala hainbat zumaiar izan ziren bertan eta lan txukuna egin zuten guztiek. Jarraian duzue sailkapena
 

18. Ion Ulazia. 40:07

26. Antxon Alberdi. 41:16

132. Juan de Dios Lopez. 48:54

176. Joakin Esnal. 50:52

228. Jokin Eizagirre. 53:01

328. Jon Argoitia. 57:06

387. Joseba Etxabe. 1:01:05

 
Asteburu honetan igerilariek ez dute probarik izango baina ez dute atsedenik izango, hurrengo asteburuan, abuztuak 29an, bi hitzordu izango baitituzte. Alde batetik taldekide batzuk Galizian izango dira Cies irlatik Vigorako 10km-ak egiten. Beste aukera Donostian izango da Irlako zeharkaldian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide