Argentina, Txina, Australia, Serbia, Hungaria, Kanada, Turkia eta Indonesiako ontziak izango dituzte aurkari gaurko sailkatze estropadan.
Dominen borrokan sartzeaz gain, lehen zazpi europearren artean sartzea dute helburu, sailkapen horrekin datorren urtean Rion (Brasil) ospatuko diren Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortuko baitute.