Eskualdeko enpresek langileak kontratatzeko dirulaguntzak izango dituzte

Baleike 2015eko abuztuaren 21a

Gaurko egunez Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Urola Kostako Udal Elkartetik langabetuak kontratatzeko laguntzen deialdia. Dirulaguntza hauek, Lanbidek ematen dituen dirulaguntzen harira datoz. 

Guztira 102.000 euro bideratuko dira, horietatik, 97.379,07 Lanbidek jarriko ditu eta Urola Kostako Udal Elkarteak 4.620,93 euro. Laguntza hauek, Urola Kosta eskualdean erroldatutako enpresei zuzenduta daude.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era izango da zabalik. Informazio gehiago lortzeko, Urola Kosta Udal Elkartera zuzendu daiteke edota bere webgunea kontsultatu: www.urolakosta.org.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide