Arritokietako bederatziurrena igandean hasiko da

Baleike 2015eko abuztuaren 24a

Igande honetan hasi eta irailaren 7ra bitartean Arritokietako bederatziurrena egingo da. Aurreko urteotan bezala, autobus zerbitzua jarriko da fededunak Arritokietako ermitara eramateko. 

Astelehenetik larunbatera elizkizunak goizeko 7:45ean eta 18:45ean egingo dira Arritokietan. Egun horietan hiletarik egongo balitz, 18:00etan izango litzateke parrokian eta Arritokietako elizkizuna 19:15ean egingo litzateke.

Igandetan, goizeko errosarioa eta eukaristia parrokian egingo da 10:45ean. Arratsaldekoa 18:45ean egingo da Arritokietan.

irailaren 8an, Arritokietako Ama Birjinaren eguna, eukaristiak 9:30ean eta 11:30ean egingo dira Arritokietan eta 11:00etan parrokian.

Autobusa ere izango da aurten fededunak Arritokietako ermitara igotzeko. Hala, astelehenetik igandera 18:15ean aterako da Ignacio Zuloaga plaza ingurutik. Hiletarik izango balitz, irteerak ordutegia 18:45ean izango litzateke. Irailaren 8an bitan igoko da, goizeko 9:00etan eta 11:00etan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide