Mendiko bizikleta irteera antolatu du Sastrakasek igande honetarako

Baleike 2015eko abuztuaren 26a

Sastrakas mendiko bizikleta taldeak bizikletako irteera antolatu du igande honetarako. Zumaian hasi eta amaituko da txango hau.

40 kilometroko bidea egingo dute mendiko pistetan zehar. Bete beharreko bidea honakoa izango da: Zumaia, Iraeta, Sastarrain, Attola, Xoxote, Agiro, Endoia, Presalde, Ibañarrieta, Oikia eta Zumaia. 

Taldea goizeko 8:30ean aterako da Luaki zaharraren paretik. Ez da izenik eman beharko; nahikoa izango da esandako orduan agertzearekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide