Kamioi bat autopistan irauli da Zumaia parean eta lau kilometroko auto-ilarak sortu ditu

Baleike 2015eko abuztuaren 26a

Argazkia: Sara Utrera

Istripua 14:50ak aldera gertatu da AP-8 autobidean, Zumaia parean. Errumaniako matrikula duen kamioia irauli egin da eta bidea okupatu du. Ondorioz, lau kilometro inguruko auto-ilarak sortu ditu Donostiara bidean. Gidaria, zaurituta, Donostia Ospitalera eraman dute.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide