Motozale bat hil da Muniosoroko bidegurutzean

Baleike 2015eko abuztuaren 29a

Ostiral arratsaldean (17:05) gertatu zen istripua: Suzuki markako moto batek eta Renault Megane batek talka egin zuten Muniosoroko bidegurutzean, Oikian. Ondorioz, 43 urteko motozalea hil egin zen.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenean motozalea –azpeitiarra zen– hilik zegoen. Donostiara eraman zuten gorpua, autopsia egitera. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripuaren nondik norakoak jakiteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide