Festa giroa I. Gazte Olinpiadan

Baleike 2015eko abuztuaren 29a

Gaur goizean jokatu da I. Gazte Olinpiadetako hirugarren eta azken jardunaldia, Koadrila Eguneko jai giroan. Katxapero Gazte Konpartsak antolatutako ekimenean bederatzi taldek hartu dute parte eta, gaurko bi probak amaituta, Itxaskabrak eta Txusta izan dira aurtengo txapeldunak. Afizio onenaren saria Itxaskabrak jaso du. Olinpiadak bukatu ondoren, Bizipotekora bildu dira gazteak, Koadrila Eguna ospatzeko. Hemen daukazue Gazte Olinpiadako gaurko argazkien bilduma. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide