Gaubela feminista egingo da larunbatean Gaztetxean

zumaikoasanbladafeminista 2015eko irailaren 2a

Ikasturte berria gainera datorren honetan, argazki lehiaketa feminista aitzakiatzat hartuta, Gaubela feminista ederraz gozatzeko aukera izango dugu larunbat honetan Zumaian. 20:00etan irekiko dugu erakusketa, eta ondoren, luntxa, performancea, argazki lehiaketako sari-banaketa eta DJ Map-Hko lagunak izango ditugu gurekin. Ez zara zu faltako, ezta?

Eskerrak eman nahi dizkiegu argazki lehiaketan parte hartu duten pertsona eta talde guztiei, eta nola ez, jaialdira gonbidapen berezia egin. Zer pentsatu handia eman diguzue, eta emango duzue (seguru!). 

Eta parte hartzeko mila modu daudenez, gainontzeko guztiak ere gaubelan esku-zabalik hartuko zaituztegu.
Larunbatean ikusiko gara, 20.00etatik aurrera Gaztetxian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide