Arritokieta egunean hamaiketakoa eskainiko du Erkibek

Erkibe kultur elkartea 2015eko irailaren 4a

Erkibe Kultur Elkarteak azken urteetan egin duen bezala datorren asteartean, irailaren 8an, Arritokieta eguna ospatzeko asmoz hamaiketako txiki batetara gonbidatu nahi ditu bertaratutako zumaiarrak.

Erkibe elkartekideok salda, txorizo muturrak eta haragi egosia prestatu eta banatuko ditugu Andremariko atarian elizkizuna bukatu ondoren. Denak gonbidatuta zaudete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide