Enpresa-jarduera berriak sendotzen laguntzeko diru-laguntzak izango dituzte ekintzaileek

Baleike 2015eko irailaren 10a

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du enpresa-jarduera berriak sendotzen laguntzeko.

Diru-laguntza eskura dezakete beren jarduera ekonomikoa 2014ko urriaren 19tik 2015eko abuztuaren 27ra bitartean hasi duten enpresaburu, banako profesional eta ondasun-erkidego eta sozietate zibileko kideek.

Laguntzaren zenbatekoa

Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euroko laguntza jasoko du.

Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.

Eskabideak aurkezteko epea 2015eko irailaren 28an amaituko da.

Ikus deialdiaren oinarrietan diruz lagundu daitezkeen gastuak, eskatzaileen betebeharrak, eskabideak aurkezteko lekua, modua eta gainerako xehetasunak:

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, pertsona ekintzaileei laguntzeko 2015eko diru-laguntzen deialdia argitaratzeko dena.

Eskabide orria

Hirugarrenaren identifikazio datuak

Informazioa eta eskabideak prestatzeko laguntza

Eskabideak lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari aurkeztu behar zaizkio. Nolanahi ere den, informazio gehiago jaso edo eskabideak prestatzeko laguntza nahi izanez gero, jarri harremanetan Urola Kostako Udal Elkartearekin:

ENPRESA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

Maider Ibarbia, Eli Uzkudun

Tel. 943890808

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide