Moncayo mendira joango da Inda-Mendi urrian, asteburuko irteeran

Baleike 2015eko irailaren 10a

Moncayo mendia

Inda-Mendik asteburuko plana prestatu du urriaren 10, 11 eta 12ko astebururako. Oraingo honetan Iberiar sisteman dagoen Moncayo mendira joateko asmoa dute.

Larunbat goizean aterako dira Zumaiatik. Bidean, Alegin dagoen Montiurra mendia igoko dute eta ondoren ostatua hartuko dute Tarazona herrian. Hurrengo egunean, igandean, Moncayo mendia (2.314 metro) igoko dute eta berriro hotelera itzuliko dira. Astelehenean, beste ibilbide bat egin ondoren, bazkaldu eta arratsaldean etxerako bidea hartuko dute.

Prezioak honako hauek izango dira: Bazkideak 160 euro eta bazkide ez direnak 175 euro. Prezio honetan pentsio erdiko ostatua ostirala eta larunbaterako, asteleheneko bazkaria eta autobusa sartzen dira. Larunbateko eta igandeko jatordua mendian ibiltzeko norberak eraman beharko du.

Izen emateko epeak hauek dira: irailaren 14tik irailak 30era arte. Beti bezala, diru sarrerak Laboral kutxako ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin beharko dira. Izena jarri ahaztu gabe. Agiria, Goiko estakoan utziko dira edo bestela emailez bidali indamendi1@gmail.com helbidera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide