Ikasturte berrirako izen-ematea zabalik dago AEK euskaltegian

Baleike 2015eko irailaren 10a

Irailaren 24ra bitartean dago zabalik izen-ematea epea Zumaiako AEK euskaltegian. Izenak emateko edo informazioa eskuratzeko Bidasoa kalea 1 beheko bulegotik pasa daiteke, 943860248 telefonora deitu edo zumaia@aek.eus helbidera idatzi. 

Euskara ikasteko edo euskaran murgiltzeko aukera zabalak eskainiko dira ikasturte berrian ere: hastapen kurtsoak, euskalduntze maila guztiak, azterketak prestatzeko ikastaroak (B1-B2), C1 (EGA) prestatzeko ikastaroa, C2 (4. maila) on-line, alfabetatze ikastaroak, gurasoentzako ikastaroak eta mintzalagun taldeak. 

Ordutegi malguak eskaintzen dira eta eskolak astelehenetik ostegunera izango dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide