Pulporen eskubaloi eskolako denboraldia datorren astean hasiko da

Baleike 2015eko irailaren 10a

Pulpo pixkanaka hasia da denboraldi berria prestatzen. Urte honetan 15 bat talde inguru izango ditu eta horri eskubaloi eskola gehitu behar zaio. Iaz 90 bat haur ibili ziren eskola honetan. 

Klubeko ia talde guztiak dagoeneko martxan daude eta datorren astean hasiko dira eskubaloi eskolako saioak. 2004. eta 2005. urteetan jaiotako haurrek nahikoa izango zute Lubakira inguratzea: mutilak astelehenean eta neskak asteartean, biak 17:00etan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide