Tipi Tapa ibilaldi programaren denboraldi berria asteazkenean jarriko da martxan

Baleike 2015eko irailaren 11

Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek orain bizpahiru urte jarri zuten martxan nagusiei zuzendutako Tipi Tapa ibilaldien programa. Denboraldi berria asteazken honetan hasiko da eta izenak aurrez eman beharko dira Branka eraikinean. 

Pertsonen ongizate fisiko eta mentala hobetzeko prestatutako ibilaldi programa da Tipi Tapa, ibilaldi osasungarriak egin, taldean bildu, bakardadea saihestu eta lagunartea egiteko. Herrian zehar egiten dira ibilaldi hauek.

Tipi tapa ibiltari taldearen denboraldi berria irailaren 16an zabalduko da. Asteazkenero bilduko dira ibiltariak, goizeko 10:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazako Gizarte zentroan (Hogarrean).

Izenak Gizarte Zerbitzuen Departamentuan emango dira (Branka. Aizkorri 4), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide