Emakumearen Mundu Martxaren inguruan zenbait ekitaldi antolatuko dira herrian

Baleike 2015eko irailaren 11

Urriaren 1ean, 13:30ean, ongietorria emango zaio Zumaian Emakumeen Mundu Martxari. Horri lotuta, Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak, Berdintasun foroak, Malen Etxeak eta Zumaiako Asanblada Feministak zenbait ekitaldi antolatu dituzte datozen asteetarako. 

Hemen duzue ekitaldien egitaraua:

Irailak 17

18:30 “GURE GENEALOGIA FEMINISTAK” Liburuaren aurkezpena. Emagin Elkarteak. Alondegian (Oxford aretoan).

Irailak 27

12:30 “MARTXAN ETA DANTZAN”
Ekitaldia: Astindu dantza taldea, Zumaiako Zumba taldea eta Afrikar Elkarteko emakumeak. Kofradian.

Urriak 1

13:00 Harrera Emakumeen Mundu Martxari. Itsaskiroldegitik Beheko plazaraino. Parte-hartzaileak: Zumaiako Trikitilaria eta Zarauzko Batukada.

Jarraian, Emakumeen Mundu Martxaren ekitaldi berezia: Emaku- meen Mundu Martxaren adierazpena, bertsoak (Uxue Alberdi, Maddi Gallastegi eta Ainhoa Agirrezabaldegi) eta herriko Emaku- me Afrikarren dantzak.

Ondoren, bazkaria Gaztetxean (Izena emateko epea: irailak 29 arte).

18:30 Zumaiako esperientzia feministei buruzko mahai ingurua. Parte-hartzaileak: Malen Etxea, Zumaiako asanblada feminista eta Zumaiako Berdintasun foroa. Alondegia (Oxford aretoan).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide