Saltaka taldearen denboraldia irailaren 29an hasiko da

Baleike 2015eko irailaren 11

Saltaka korrikalarien taldeak irailaren 29an hasiko du maiatzaren amaierara arte luzatuko den denboraldi berria. Orain arte haurrekin bakarrik egin dute lan, baina eskaintza helduei zabalduko da hemendik aurrera. 

Haur eta gaztetxoei dagokionez, alebin (2004. eta 2005. urteetan jaiotakoak), infantil (2002 eta 2003) eta infantil (2000 eta 2001) mailetako korrikalariek astean bitan izango dituzte saioak: astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan. Arratsaldeko 5etan hasiko dira entrenamenduak eta ordubetekoak izango dira.

Korrika hasi nahi duten helduei ere zabaldu nahi zaie Saltakaren eskaintza. Hauen kasuan, saioak astearte eta ostegunetan izango dira, 18:45etik 19:45era. Taldeak jarritako entrenatzaile batekin korrika egiteko aukera izango dute helduek ere. 

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko Lubaki Kiroldegira joan daiteke (943862021). 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide