Kultur eta aisialdiko ikastaroetarako izen-ematea ostegunean zabalduko da

Baleike 2015eko irailaren 15a

Ostegun honetan, irailaren 17an, hasiko da kultur etxeak antolatutako ikastaroetan izen-emateko epea eta hilaren 25era arte izango da zabalik. Goizeko 9:30etik 14:00etara bitartean emango dira izenak Alondegiko lehen solairuan. Emailez eta telefonoz (kulturetxea@zumaia.eus / 943861056) ere hartuko dira izenak, baina lehentasuna izango du une horretan bulegoan dagoen jendeak.

Ikastaro batzuen berezitasunagatik, plaza mugatuak direlako eta izen-emateko aukera ahalik eta zabalena izan dadin, pertsona bakoitzak lau izen baino gehiago ezin izango ditu eman. Taldeak osatutakoan, itxaron-zerrenda bat osatuko da.

Ikastaroen ordainketari dagikionez, hileroko kuota duten ikastaroetan, hasi eta hilaren 10a baino lehen egin beharko da ordainketa. Kurtso osoa denean, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea egongo da ordaintzeko. Matrikularik ez da itzuliko ikastaroaren bi saio igaro ondoren.

Honako ikastaroek osatzen dute 2015/2016ko eskaintza:

HAUR PLASTIKA TAILERRA: Astearte, asteazken edo ostegunetan 17:00 - 18:30 Urriak 6 - Maiatzak 26. Prezioa: 110€ ikastaro osoa. Familia ugariek 80€.

HAUR ZIRKU TAILERRA: Torreberrin. 5-12 urte. Larunbatetan 16:30 – 18:00. Urriak 17-Maiatzak 28. Prezioa: 110€ ikastaro osoa. Familia ugariek 80€.

MENDEBALDEKO ARTEAREN OINARRIAK:Alondegian. Astelehenetan 18:00-20:00. Urriak 5-Abenduak 14. Prezioa: ikastaro osoa 50€.

FENG SHUI: Asteartetan 18:00-20:00 - Urriak 6-Abenduak 15. Prezioa: ikastaro osoa 50€.

KALIGRAFIA: Ostegunetan 19:00 - 20:30. Urriak 8- Abenduak 17. Prezioa: ikastaro osoa 45€.

KONTROL MENTALA: Metodología Silva Ostegunetan 18:30 - 20:00. Urriak 8-Azaroak 26. Doan.

PINTURA TAILERRA: Astelehenen eta asteazkenetan 18:30 - 20:00 / Astearte eta ostegunetan, 15:00 -  16:30. Urriak 5 – Maiatzak 31. Prezioa: hileko 25€.

ZERAMIKA TAILERRA: Astearte eta asteazkenetan 18:30 - 20:00. Urriak 6 – Maiatzak 31. Prezioa: hileko 25€.

ESKULANAK: Bidasoa kalean, PAND’ORO Elkarteak antolatuta. Astearte eta asteazkenetan: 10:00-13:00 / 15:00-19:00.  Izen ematea: 652 76 99 68.

EGUR TAILA IKASTAROA: Asteartetan 18:00-20:00. Urriak 6 – Maiatzak 31. Prezioa: hileko 25€. 

TAI CHI: Astelehenetan Violarekin 17:45 – 19:15 / Asteazkenetan 18:30 – 20:00 Carlirekin. Urriak 5 -  Maiatzak 30.  Prezioa: ikastaro bakoitza hileko 20€. 

AIRE AKROBAZIA: +16 urte (Torreberrin): Larunbatetan 10:30-12:30 Urriak 17-abenduak 19.  Matrikula osoa: 50€.

AISIA IN ENGLISH: +16 urte (jolasak, eskulanak…). Asteazkenetan 19:00-20:30 Urriak 7-abenduak 16. Matrikula osoa: 45€

ARGAZKI DIGITAL OINARRIZKOA: Distira argazki elkarteak antolatuta. Astearte eta ostegunetan 19:00-21:00 urriak 6tik. 40 ordu, 80€. Izen ematea: 695771547 distira-zu@hotmail.com.

MUSIKA, DANTZA ETA ANTZERKIA: Musika Eskolak antolatua, Ubillos Musika Etxean eta Torreberrin. 943861183 mueszu@hotmail.com. 

KZGUNEA: teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak / Cursos y servicios gratuitos relacionados con las nuevas tecnologías Informazioa:  943023692. tutor.zumaia@kzgunea.net.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide