Darahli elkarteak jertseak jarriko ditu salgai

Baleike 2015eko irailaren 15a

Saharako herriaren aldeko lana egiten duen Darahli elkarteak jertseak jarri ditu salgai udazkenarekin batera. Janzki hauek elkartearen Facebookean enkargatu daitezke. 

Sei koloretan izango dira salgai: berde iluna eta argia, gorria, granatea, grisa eta morea. Neurriak XS, S, M, L, XL, XXL eta XXXL izango dira. Prezioa, berriz, 25 euro. Argitzen dutenez, jertseak enkarguz egingo dira eta ordaindu aurretik ez dira eskatuko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide