Zakila Bira lasterketarako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2015eko irailaren 16a

Urriaren 3an, 17:00etatik aurrera, korrituko da XIX. Zakila Bira lasterketa. Ohi bezala, 20 kilometroko distantzia bete beharko dute korrikalariek eskualdeko errepideetan zehar. Izen-ematea zabalik dago www.herrikrosa.eus web gunean. Berrikuntza bezala, zumba saioa izango da Erribera kalean 17:15etik 18:00etara. Honetarako izenak Lubaki kiroldegian emango dira (943862021).

Ibilbidea urterokoa izango da: Zumaia-Arroa-Iraeta-Aizarnazabal-Oikia-Bedua-Zumaia. 

Izenak internet bidez eman daitezke proba eguneko eguerdiko 12:00ak arte. Internet bidez izena emanda 15 euro ordainduko dira. Egunean bertan Itsas kiroldegian izena eman ahal izango da, 16:15ak arte. Kasu horretan 17 euro ordainduko dira. 

Zenbaki txipak proba egunean banatuko dira Itsaskiroldegian 9:00-13:00 eta 14:30-16:30 ordutegian.

Lau edari postu jarriko dira ibibildean: 5. km. (Agote Auzoa), 11.km. (Aizarnazabalgo bidegurutzea), 17.km. (Oikian) eta 20. km. (Helmugan).

Sariak honakoak izango dira, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan.

1.- Txapela + 100 euro txartel oparitan + saria.

2.- 75 euro txartel oparitan + saria.

3.- 50 euro txartel oparitan + saria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide