Sofa hirukoteak kontzertua emango du ostiralean Inpernupek antolatuta

Baleike 2015eko irailaren 24a

Inpernupe elkartea antolatzen ari den kontzertu zikloaren baitan, ostiralean, hilaren 25ean, Sofa hirukotearen kontzertua izango da Erribera kalean, Inpernupe tabernaren parean, 20:30ean.

Jonbe Martinez (gitarra) eta Kepa Izeta (baxua) zarauztarrek eta Imanol Sesma (bateria) zumaiarrak osatutako hirukoteak rock instrumentala jotzen du. 

https://www.facebook.com/thesofaband

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide