Asteazkenean hasiko da eskolarteko pilota denboraldia

Zumaiako Pilota Elkartea 2015eko irailaren 18a

2015-2016 ikasturteko eskolarteko esku pilota denboraldiari irailaren 23, asteazkena, arratsaldeko 7retan emango zaio hasiera Sagarbide pilotalekuan. Bertan, bilera egingo dugu 2004.urtetik aurrera jaiotako neska-mutilekin (aurre-benjaminak, benjaminak zein alebinak) taldeak osatu eta entrenamenduei hasiera emateko helburuarekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide