Obrak hasi dira Aita Mari kalean lur azpiko garajeetara ura sar ez dadin

Baleike 2015eko irailaren 18a

Aita Mari kalearen sarreran dauden 37, 38 eta 39 etxe-atarien azpiko garajeetara kaletik ura sartzen dela eta, konponketa lanak hasi ditu Udalak, erabilera publikoko zorua delako. 

Garajeetako sabaiari dagoklon parte jabeek ordainduko dute. Udalak lanak aprobetxatuko ditu kale horretan beste lan batzuk egin eta ingurua berrantolatzeko.

Bestalde, Artadira igotzeko errepidea txukundu du Gipuzkoako Foru Aldundiak azken asteotan. Bide bazterrak garbitu dira eta lanei esker errepidea zertxobait zabaldu da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide