Dozena bat talde aritu dira gaur goizean sukalde lanetan, Olagarro Eguneko lehiaketa gastronomikoan. Hauek izan dira aurkeztu diren errezetak: Olagarroa txokolatearekin (arraun elkartea); Olagarro kamuflatua (Pulpo eskubaloia), Haitzetik hortzera, olagarroa patata melatuekin, fruten ali-oliarekin eta piperrauts gozoarekin (Inpernupe); Patata eta olagarro aparra (Jakintza elkartea); Olagarrozko Darahli kroketak (Darahli); Olagarro eta onddo zuri koktela (Olarru Sub); Olagarro-entsalada epela Talaimendiko barazkiekin (Pilota elkartea); Olagarro entsalada epela (San Pedro abesbatza); Olagarroa xanpain eskabetxean ostra ukituarekin (Zaldi elkartea); Arroza olagarroarekin (Lourdes); Olagarroa txerri-belarriarekin, galeper arrautzarekin eta Idiazabal gaztarekin (Baxura mutilak); Olagarro marmitakoa (Octopus Garden).
Guztien artetik, Zaldi elkartearena izan da puntu gehien lortu duena eta txapela eta 150 euroko saria irabazi dute; bigarren saria (120 euro) Jakintzak lortu du, eta hirugarrena (90 euro) Olarru Sub-ek.