Itxas-Gaineko piraguista Xabier Osa, Irati Osa, Imanol Barruetabeña eta Unai Gerekak Munduko Txapelketan hartu berri dute parte. Xabierrek zilarrezko domina irabazi zuen K1ean eta urrea K2an, Medrano espainiarrarekin. Irati Osa bederatzigarren izan zen K2n Hidalgorekin, eta Barruetabeña eta Gereka 11. sailkatu ziren K2 proban. Aipatu behar da Gereka eta Barruetabeña Europako eta Espainiako txapeldun izan direla aurten. Itxas-Gaineko kideek urtez urte egiten duten lana goraipatzeko aprobetxatu zen ekitaldia.
Bestalde, Iñaki Osa Goikoetxeak ere jaso zituen herritarren txaloak. Puntistak buruz buruko 11. txapela lortu berri du, oraindik ere onena dela erakutsiz.