Igandean Erniora Inda Mendi taldearekin

Inda Mendi 2015eko irailaren 21a

Urtero bezala, datorren igandean, irailaren 27an, Erniora joango gara. 

Goizeko 7:30ean aterako gara Txomin Agirre kaitik, handik Andazarratera iritsi eta zuzenean Ernioko igoerari ekingo diogu; hamaiketakoa egin Zelatunen eta ondoren Etumetara jaitsiko gara autobusa hartzeko. Izena emateko, goiko estankora deitu behar duzue (943860357) ostiral eguerdia  baini lehen. Prezioak ondorengoak dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.
Animatu ,jende asko joaten da eta giro polita egoten da eta!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide