Jatorri anitzeko herritarrez dago osatuta Zumaia, eta elkarren arteko ezagutza eta elkarbizitza bultzatzeko Anitzen Sarea sortu zen duela hilabete batzuk. Astelehenean bilera egingo da, urteko plangintza adostu eta elkarteetan aniztasuna lantzeko irizpide taula lantzeko. Bilera Alondegian izango da, 18:00etan.