Gurasoak seme-alabekin elkar ulertzeko eskola hasiko da urrian

Baleike 2015eko irailaren 23a

Gurasoei zuzendutako eskola da, seme-alabekin hobeto komunikatzen ikasteko. Bi orduko saioa izango da, hilean behin, urritik ekainera. Izena emateko eta informazio gehiago eskatzeko: info@hartueman.com. Hemen daukazue Nerea Mendizabal psikopedagogoak egindako aurkezpena:

Sarritan gurasook galdetu, zalantzaz edo gainezka aurkitzen gara eguneroko hainbat eta hainbat egoeratan, nekatzera eta desesperatzera eramaten gaituen abixuen bidez, aginduekin, mehatxuka, garraxika… Beste batzutan, seme/alabaren jokaera batzuk kezkatzen gaituzte eta ez dakigu zergatik jokatzen duen horrela. 

Igeri egiten, gidatzen, sukaldatzen ikastea normaltzat hartzen dugu… baina guraso izaten? Guraso izateak ekartzen dizkigun egoerei aurre egiteko galduta aurkitzen garenean, instrukzio liburua nahi dugu eta ingurukoen intentzio onez betetako aholkuekin sarritan gehiago nahastutzen gara. 

Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe, Gure seme-alabekin komunikatzea ere ¡Ikasi daiteke!

Nola hitz egin gure seme-alabei entzun diezaguten…

Nola entzun hitz egin dezaten…

Urriatik Ekainera, hileko ostiral eguerdi bat bi orduko saioekin heziketarekin eta komunikazioarekin lotuta daudan egoera eta gaiak landuko dira, Zumaiko Brankan. 

Formatzailea:

Nerea  MENDIZABAL ETXEBERRIA
Psikopedagoga y Gizarte Hezitzailea
Haur Masajeko hezitzailea
Komunikazioan aditua

Informazio gehiago:info@hartueman.com irailaren 26 baino lehen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide