Larunbatean hasiko dira Artadin San Migel jaiak ospatzen

Baleike 2015eko irailaren 23a

Asteburuan hasiko dira jaiak ospatzen eta datorren asteartean izango da egun nagusia Artadi auzoan. Aurten ere ez dira faltako zezen eta pottokak; sagardo eta txakolin dastaketak; erromeriak; bertso saioa (Amets Arzallus eta Xabier Euskitze); trititilari txapelketa... Hemen daukazue jai egitaraua:

Irailak 26, larunbata

16:30ean, zezenak eta pottokak.
18:00etan, Agility (txakurren trebezi erakusketa). Ondoren, Sagardo dastaketa.
Erromeria Aratz eta Eneritz trikitilariekin.

Irailak 27, igandea

Goizean
11:00etan, Meza.
12:00etan, Idi eta zaldi erakustaldia: Dilubiyuak ekarritako harria-rekin, Altunaren idia eta Aitor Santa Klararen zaldia.
14:00etan, Bazkari herrikoia (txartelak aurrez erosi behar dira). 

Arratsaldean
16:30ean, zezenak eta pottokak.
18:00etan, Artadiko XVII. Trikitilari Txapelketa: Julen Alonso eta Eneritz Aulestia; Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe; Naiara Mantzizidor eta Jugatz Oleaga; Alaitz Urdalleta eta Aiala Etxabe.
Ondoren, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. 

Irailak 29, asteartea: Mikel Deunaren Eguna

Goizean
11:00etan, Meza.
12:00etan, Lehen mailako afizionatuen pilota partidua binaka: Azketa-Pujana / P.Labaka-Urizar.
13:00etan, Txakolin dastaketa.
Bertsolariak: Amets Arzallus eta Xabier Eguzkitze. Trikitilariak Ion Ostolaza eta Unai Andonegi.

Arratsaldean
Bertsolarien bigarren saioa.
Erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide