Artadiko San Migel jaietan haurrei zuzendutako doako tailerra Algorrin

Baleike 2015eko irailaren 24a

Irailaren 26an, larunbatean, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerra eskainiko da Algorri Interpretazio Zentroan. 

Udazkenari ongietorria emateko, irailaren 26an, larunbatean, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerra eskainiko da Algorrin. Ekintzak zentroan bertan garatuko dira, goizeko 11:00tatik eguerdiko 13:00tara bitartean eta hosto lehorrak ekartzea gomendatzen da.

Aurrez izena ematea gomendatzen da. Horretarako Interpretazio zentrora bertaratu behar da, email bat idatzi edo telefonora deitu:

Juan Belmonte 21, 20750 Zumaia

info@algorri.eu

943 143100

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide