Usteldutako haragi pusketa batek eragin du larrialdia Alaiko Eroskin

Baleike 2015eko irailaren 24a

Susto galanta hartu dute gaur goizean Alai kaleko Eroskin erosketak egiten ari ziren bezeroek, dendatik lehenbailehen irteteko agindu dietenean, gas usaina sumatzen zela eta.

Gas usaina sumatu bezain pronto, bezero guztiak aterarazi dituzte dendatik. Su-hiltzaileen bi kamioi etorri dira eta ertzainak ere bai. Denda goitik behera miatu dute, usainaren jatorriaren bila. Azkenean, ohartu dira bezeroek erabilgarri dauzkaten takiletako batetik zetorrela. Hura zabaldu dutenean, han agertu da pekatua: norbaitek ahaztutako haragi pusketa usteldua.

Tentsio uneak pasa ondoren, eta arriskurik ez zegoela ikusirik, umorez hartu dute gertakaria bezeroek eta langileek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide