Emakumeen Mundu Martxaren barruan, herriko eragile feministek 'Martxan eta Dantzan' ekitaldia aurkeztuko dute Kofradian, eguerdiko 12:30ean. Astindu dantza taldea, Zumaiako Zumba taldea eta Afrikak Elkarteko emakumeak izango dira parte hartzaileak.
Ostegunean, urriaren 1ean, iritsiko da Emakumeen Mundu Martxa Zumaiara. Eguerditik hasitako jaia ospatuko dute. 13:00etan, harrera egingo zaie itsaskiroldegitik hasi eta Beheko plazaraino. Jarraian, eguneko ekitaldi nagusia egingo dute. Emakumeen Mundu Martxaren adierazpena lehendabizi, eta bertsoak (Maddi Gallastegi, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariekin) eta afrikar dantzak ondoren.
Bazkaria izango da jarraian eta bertara joan nahi duenak izena eman behar du honako helbideetako batera mezu bat idatziz: berdintasuna@zumaia.eus , zumaiamorea@hotmail.com edo 943861056 telefonora deituz.
Eguna amaitzeko. arratsaldeko 18:30ean, Zumaiako esperientzia feministei buruzko mahai ingurua egongo da. Parte hartzaileak Malen etxea, Zumaiako asanblada feminista, eta Zumaiako Berdintasun foroa izango dira. Mahai ingurua Alondegian izango da.