Bost artista eta bost gai. Anton Eguiguren, Julian Eguiguren, Olatz Goiburu, Irene Gutierrez eta Valentin Manterola dira erakusketa honetan parte hartuko duten bost protagonistak.
"Bakoitzak, bost gairen inguruan, koadro bana egin ditu" kontatu du Julian Eguigurenek. Koadroak egiteko gaiak honako hauek dira: Zumaia, paisaia, figura, bodegoia, eta gai librea. "Abuztuan, afari batean bururatu zitzaigun erakusketa hau egiteko ideia. Laguntasunagatik eta estetikoki gustu antzekoak ditugulako osatu dugu" adierazi du Eguigurenek.
Erakusketa, bihartik urriaren 12a arte egongo da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara.
Julian Eguigurenentzat eta Irene Gutierrezentzat lehenengo erakusketa izango da.