Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea eta pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzea dira.
Urola Kostako Udal Elkarteak enplegua sustatzeko kontratazio horiek egiteko diru-laguntza eskuratu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskutik. Programa honetarako 168.738,49 euroko aurrekontu publikoa erabiliko da (horietatik 125.000,00 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuko ditu eta gainerako 43.738,49 euro Urola Kostako Udal Elkarteak).
Lan-eskaintzaren bidez egingo diren kontratazioek baldintza hauek beteko dituzte:
- Kontratatutako pertsonen %30 izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaile titularrak (RGI/DBE).
- Kontratatutako pertsonen %40 izango dira emakumeak.
- Kontratatutako pertsonen %15 izango dira 55 urtetik gorako pertsonak.
Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta azaroan hasiko dira. Lanpostuak mantentze-lanetako enkargatu 1 eta 6 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza) eta 3 teknikari: ingurumeneko teknikari 1 eta enpresa arloko 2 teknikari.
Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea.
Eskabideak aurkezteko azken eguna urriaren 2a da. Eskabideak (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitza nagusian (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).